XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); hoteleko gela batetan aurkitzen bait da, bakarrik, eta hauzoan emakume bat bait dago.

Badirudi, haurra benetan toki horretan egon arren, nehork ez dezakeala atxeman.

Bestiario deritzaion ipuian, tigre bat ikusten dugu, etxebarnean joan-etorri isiletan dabilela.

Etxeko biztanleek ezin deus egin bere ibilera galerazteko, eta, ezer egiteke, egonean daude.

Azkenean, etxeko jaun bihurtu den basa-piztiak, Isabel haur tipiaren erruz, honek gorroto duen osaba bat hiltzen du.

Zer adierazi nahi ote du idazleak, etxeko guztien errespetoa irabazi duen tigretzar honen bitartez: heriotza ote? Gizonaren ezina eta ahulezia? Ez dio axolarik.

Zer nahi den, hor dugu sinboloa, etxebarnean lasai haruntz-honuntz...

Carta a una señorita en París ipuiko protagonistak, konejotxuak goraltzen ditu eta bere burua hiltzen.

Beste ipui batetan, haur bat, bere anaia izan ditekean munstro itxurazko zerbaitekin ateratzen da pasiera, bere gurasoen aginduz...

Cortazar-en idazlan luzean zehar, hamaika horrelako iduri atxeman ahal dezakegu.

Giza-izatearen irudi diren sinbolo ankerrak gehienetan, Borges-engan bezala.

Giza-barrunbearen miatze hontan, ametsak sinboloak bezain adierazgarri zaizkigu.

Haur-amets sotiletatik hasi (Lewis Carrol-en Aliziari gertatutakoak lilura herrian delako liburuan agertzen diren gisakoak), eta expresionisten ametzarrak bitarte, mota guztietako ametsez baliatzen da, liluraren mundu estrainioaren barna abia ahaleginetan.